Ikastaroa

Jokatu

Kirolean euskara sustatzeko gunea

Iraupena:

Hizkuntza: euskara

Ongi etorri! Ikastaroa ezagutzeko informazioa aurkituko duzu hemen.

Kaixo! Ongi etorri Jokatura,

Kirola esparru estrategikoa da euskararen normalizazio prozesuan. Ume, heldu, nerabe eta gazteei aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eta ohitura zabaltzea dugu gure jendartean erronka nagusi, eta helburu gune honetan. 

Kirol eremuko edozein entitate (elkarte, klub, eskola…) eta pertsona (entrenatzaile, monitore, teknikari, presidente, mediku…) gara garrantzitsu prozesu honetan, aldeko jarrera baten bidez modu positiboan eragiteko aukera eta ardura ditugulako, bakoitzak geure neurrian.

Helburuak

  • Kirolean euskararen erabilera areagotzea.
  • Hiztun ezberdinen arteko enpatia lantzea (norabide bikoa).
  • Arrazoi ezberdinen ondorioz, oraindik herritar asko dago euskararekin “azaleko” harremana duena. Egoera honetan daudenei euskararen normalizazioan gakoetako bat direla eta beraien ekarpenak laguntza handia ematen diola prozesuari jakinaraztea.
  • Pertsonen esperientzietatik abiatuta eta beraiengan eraginda, eurengana heltzeko modua egitea.
  • Zubiak eraikitzea eta beste errealitate bat sortzea.

Egitura

Jokatu 8 atalez osatuta dago. Lehenengo 2 atalek hizkuntzak jendartean eta pentsonongan duen eraginaren gainean zertzelada batzuk ematea dute helburu, kokapen gisa.

3. ataletik aurrera kirol esparruan zentratuta, euskara erabiltzeko trabak identifikatu eta gehiago egiteko baliagarri izan daitezkeen jarrera eta estrategiak ezagutuko dituzu.

Nahi duzun gailutik eskuragarri!

Ikastaroa ordenagailutik zein mugikorretik egin dezakezu. Edukia erabilitako gailura egokituko da. Gogoratu, mugikorren kasuan, eduki guztia ikusteko pantaila behera mugitu beharko duzula seguruenik.

Nabigazio erraz eta intuitiboa

Nabigazioa lineala da, hau da, unitateak ordenean burutu behar dira, eta aurrekoa ikusi ezean, ezingo duzu hurrengora pasatu.

Unitate bakoitzean aurkezten den edukia pasatzeko behekaldean agertzen diren geziez baliatu behar zara. Behin eduki guztia ikusita, “Hurrengo” pantailara pasatzeko aukera izango duzu.

Unitate guztiek dituzte eduki teorikoa eta jarduera praktikoak. Ikastaro bukaeran ebaluazioa izango duzu, eta gaindituz gero, ziurtagiria eskuratuko duzu.

Zure hazia jartzeko prest bazaude, aurrera!

Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan: prestakuntza@artez.eus