Ikastaroa

Hizkuntzaren erabilera ez sexista

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen

Iraupena: 2 ordu

Hizkuntza: euskara

Ongi etorri! Ikastaroa ezagutzeko informazioa aurkituko duzu hemen.

Hizkuntzaren bidez berdintasuna eraikiz!

Ikastaro honetan hizkuntzak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko duen garrantziaz arituko gara. Hizkuntzaren bidez eraikitzen dugun errealitatearen gainean hausnartu, kontzientzia hartu eta erabilera ez sexista baten alde egiteko kontutan izan beharreko kontzeptu nagusiak ezagutzeko aukera izango duzu.

Nahi duzun gailutik eskuragarri!

Ikastaroa ordenagailutik zein mugikorretik egin dezakezu. Edukia erabilitako gailura egokituko da. Gogoratu, mugikorren kasuan, eduki guztia ikusteko pantaila behera mugitu beharko duzula seguruenik.

Nabigazio erraz eta intuitiboa

Nabigazioa lineala da, hau da, unitateak ordenean burutu behar dira, eta aurrekoa ikusi ezean, ezingo duzu hurrengora pasatu.

Unitate bakoitzean aurkezten den edukia pasatzeko behekaldean agertzen diren geziez baliatu behar zara. Behin eduki guztia ikusita, “Hurrengo” pantailara pasatzeko aukera izango duzu.

Unitate guztiek dituzte eduki teorikoa eta jarduera praktikoak. Ikastaro bukaeran ebaluazioa izango duzu, eta gaindituz gero, ziurtagiria eskuratuko duzu.

imagen-home-telefono

Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan: prestakuntza@artez.eus