Kutxabank euskara ikastaroa: b2 maila


Ikastaroaren iraungitze data:

Egitura

12 unitate

3 atal

Gramatika / Hiztegia / Ulermena 

Unitate bakoitzeko ebaluazioa

Baliabideak

Kutxabanken jarduera esparruari lotuta, laneko euskaran trebatzeko, erakundeko langileei zuzendutako hizkuntza ikastaroa da hemen aurkezten zaizuna. Banketxearen egunerokotasunean eman daitezkeen egoeren bidez, hizkuntzaren alde ezberdinak lantzeko aukera izango duzu.

Ikastaroa 12 unitatek osatzen dute eta unitate bakoitza 3 ataletan dago banatuta: gramatika, berariazko hiztegia eta ulermena. Atal bakoitzean eduki teorikoa azaltzen da eta ondoren, eduki horiek praktikan jartzeko ariketak dituzu.

Gramatika atalean animaziozko bideoak dituzu, Kutxabankeko bulego batean egunero ematen diren egoerak islatzen dituztenak.

Bideo hauetan, erakundeko langile gisa, 3 pertsonaia nagusi daude: bulegoko zuzendaria, Amaia;  kudeatzailea, Malen; eta kutxako langilea, Ander. Pertsonaia hauek bezero ezberdinekin dituzten harreman eta elkarrizketak dira bideoetan ikusgai izango dituzunak.

Kontutan izan bideoetan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak erabat itxurazkoak direla.

perso-foto-carnet-amaiaperso-foto-carnet-amaia-zoom

Amaia
Zuzendaria

perso-foto-carnet-malenperso-foto-carnet-malen-zoom

Malen
Kudeatzailea

perso-foto-carnet-anderperso-foto-carnet-ander-zoom

Ander
Langilea

Pausoz pauso

Ikastaroa osatzen duten unitateak eta atalak ordenean burutu behar dituzu, lehen unitatetik hasi eta azkenera iritsi arte. Atal bakoitza bukatzean, osatu duzula adierazteko botoia ikusiko duzu. Egin klik botoi horretan hurrengo atalera joateko.

Ikasgai bakoitzaren bukaeran ebaluazioa izango duzu, unitatean zehar landutakoa birpasatu, eta eduki nagusia menperatu duzun jakiteko balioko dizuna. Unitate batetik hurrengora pasatzeko beharrezkoa izango duzu galdetegia gainditzea. Lehenengoan gainditu ezean, ez kezkatu, nahi beste aukera izango dituzu berriz saiatzeko eta.

Baliabideak

Lagungarri izango zaizkizun baliabideak dituzu: berariazko hiztegia, posta elektronikoak eta oharrak idazteko aholkuak, eta hainbat hiztegi batzen dituen gunearen esteka.

Baliabide hauek pdf formatuan deskargatu ditzakezu.  

Helburuak

  • Kutxabanken laneko euskaran trebatzea
  • Euskara mailaren araberako ezagutza lortzea
  • Berariazko hiztegia ezagutzea
  • Banketxe arloko kontzeptuak bereganatzea
  • Ekonomia eta finantza esparruko testuak ulertu eta lantzeko gaitasuna izatea
Ikastaroa hasteko prest?
Adi
Ekin
Aurrera
!!!