Ikastaroa

Oinarrizko euskara pilulak

Euskara ikasteko eduki labur eta dinamikoak.

Ongi etorri! Ikastaroa ezagutzeko informazioa aurkituko duzu hemen.

Kaixo! Ongi etorri Oinarrizko Euskara

piluletara.

Hainbat unitatez osatutako ikastaro hau edukia modu arin eta errazean barneratzeko diseinatuta dago. Horretarako, unitate bakoitzean lantzen dugun edukia oso zehatza eta laburra da. 

Unitate bakoitzean jorratzen den gaia aurkezteko eduki teorikoa azaltzen da lehenik, eta ondoren, eduki horretan aurkeztutakoa modu praktikoan ikusteko animaziozko eszenak ditugu.

Edukia barneratzen laguntzeko ariketa interaktbo eta hiztegia ere topatuko dituzu.

Nahi duzun gailutik eskuragarri!

Ikastaroa ordenagailutik zein mugikorretik egin dezakezu. Edukia erabilitako gailura egokituko da. Gogoratu, mugikorren kasuan, eduki guztia ikusteko pantaila behera mugitu beharko duzula seguruenik.

Nabigazio erraz eta intuitiboa

Nabigazioa lineala da, hau da, unitateak ordenean burutu behar dira, eta aurrekoa ikusi ezean, ezingo duzu hurrengora pasatu.

Unitate bakoitzean aurkezten den edukia pasatzeko behekaldean agertzen diren geziez baliatu behar zara. Behin eduki guztia ikusita, “Hurrengo” pantailara pasatzeko aukera izango duzu.

Unitate guztiek dituzte eduki teorikoa eta jarduera praktikoak.

Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan: prestakuntza@artez.eus