ELE Tolosaldeko Lurralde
Proiektua
ELE Tolosaldeko Lurralde zatiko plana
Bezeroa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Erronka
ELE (Eragin Linguistikoaren ebaluazioa) tresna pilotatu
Gipuzkoako Foru Aldundiak UEMArekin batera landutako ELE tresna aplikatu genuen Tolosaldeko Lurralde Zatiko planean. Hau da, hirigintza proiektuak hizkuntzaren presentzian eta erabilera izan dezakeen inpaktua neurtu genuen.
ELE tresnaren lehendabiziko aplikazioa Artezek egin zuen.
Hirigintza eta euskara: Eragin linguistikoaren ebaluazioa (ELE)
Helburu nagusia da lurralde-eremu jakin bateko (auzo, herri, hiri, eskualde) proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikusi, identifikatu eta ebaluatzea, eta euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eraginez gero, horiek murrizteko eta aurrea hartzeko neurriak hartzea ere bai.
Ezaugarri batzuk:
- Estatistika datuak eta ikerketa kualitatiboak
- Herritarren parte-hartzea eta ordezkaritza
- Gizarte hirigintza
- Gastu publikoa eta inbertsioa
- Ebaluazioa eta jarraipena
Datu kualitatiboak
Lan-talde multidisziplinarra proiektua garatzeko:
Hizkuntza aholkulariak, soziologoak eta hirigintza arloko arkitektoak.
Tresna probatu ostean hobekuntza neurriak ere proposatu ditugu.
Pilotaje horren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak KABIA proiektuari ELE tresna aplikatzeko eskaera egin zigun.
