Euskara planaren diseinu eta inplementazioa
Proiektua
Euskara planaren diseinu eta inplementazioa
Bezeroa
Apnabi
Erronka
Erakundearen eremu guztietan euskara txertatzea, bai zerbitzu hizkuntzan, bai lan hizkuntzan
2014an hasi ginen Apnabirekin lanean. Diagnostikoa egin genuen lehenik, erakundearen hizkuntza egoera aztertzeko, eta ondoren, Plana diseinatu genuen. Urteroko helburuak finkatu eta ekintzak zehaztuta, Planaren inplementazioan bidelagun gaituzte ordutik.
Hasieratik gaur egun arte, aurrerakuntza nabarmena izan du Erakundeak hizkuntzaren normalizazio prozesuan.
Kudeaketa linguistikoa erakundearen estrategia orokorrean txertatu dugu. Horretarako, oso garrantzitsua izan dira zuzendaritzaren aldeko jarrera eta inplikazioa, langileen motibazio eta partaidetzarekin batera.
Datu kualitatiboak
- 2014tik: Euskara Plana
- Euskara Batzordea: 10 kide
- Euskara koordinatzailea
- Komunikazio eta motibazio lan-taldean: 20 kide
- Planaren inplementazioaren hedapena: Bulegoak + 20 zentro
- Prestakuntzan: 28 kide
- Bikain Ziurtagiria
Datu kualitatiboak
- Artez-eko teknikariek harreman hurbila eta zuzena dugu koordinatzaile eta zentroko langileekin.
- Planaren garapenerako edozein laguntza behar izanez gero, gugana jotzen dute zuzenean.
- Konfiantza eta elkar ezagutzan oinarritutako harremana dugu, segurtasuna ematen diegu.