Bilera birtual emankorrak: 8 aholku

Aurkezpena

Online munduan murgilduta gabiltza krisi honen eraginagatik. Plataforma berri mordoa ezagutzen gabiltza, erreminta berriak… baina zeintzuk dira bilera birtualak ondo kudeatzeko gakoak? Ba al dute aurrez aurreko bileren kudeaketarekin zerikusirik?

Artez-en zure bilera birtualak modu egokian kudeatzeko aholku batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu. Batez ere, bilerak gidatzeko ardura baduzu eta telelanean baldin bazabiltza, espazio honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Metodologia

Online eskainiko dugu, 30 minutuko saio batean. Bukatzean, nahi izanez gero, beste 30 minututan elkarrizketan gera zaitezke, bakoitzak bere esperientzia, praktika onak eta zalantzak partekatzeko.

Behean

Inskripzio formularioa eta webinariora sarrera

Informazioa

Saio 1

Eguna: maiatzak 21

Ordua: 16:00

Hizkuntza: euskara

Iraupena: 30 min.

Dinamizatzailea

Tailerraren dinamizazioa eta diseinua: Manahmana

manahmana.eus

Maialen Oregi eta Aitor Guisasola: Tailer-emaileek fazilitazioan 12 urteko eskarmentua dute.

Manahmanako Linkedina

Maialen Oregi Linkedin

Aitor Guisasola Linkedin

Oharra

  • Webinario honetako plazak mugatuak dira
  • Izena eman duten pertsonek sartzeko kodea jasoko dute
  • Webinarioaren grabaketa emisioaren hurrengo egunetik aurrera egongo da ikusgai irekian eta mugarik gabe
  • Webinarioa modu egokian ikusteko FireFox edo Chrome nabigatzaileak erabili

Inskripzio formularioa

Leave this field blank
Aukeratu webinarioa
(nahitaezkoa)
(nahitaezkoa)

Datuen babesaren inguruan indarrean dagoen araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera, jakinarazi nahi dizugu zure datuak ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA KOOP. ELKARTEAREN titulartasuneko fitxategi batean gordeko direla, F95015897 IFK zenbakiarekin. Helbidea: LUZARRA 10, 2. Solairua, 48014 BILBO (BIZKAIA). Helburua alde bien arteko konpromiso guztiak errazago bideratzea izango da.

Indarreko araudia betez, ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA KOOP. ELKARTEAK jakinarazi nahi du datu pertsonalak beharrezko epean soilik gordeko direla, aurretik adierazitako helburuak betetzeko.

ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA KOOP. ELKARTEAK legearen arabera tratatuko ditu datuak, modu garden, egoki, zehatz eta eguneratuan. Hori horrela izanik, ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA KOOP. ELKARTEAK konpromisoa hartu du datu horiek ezabatu edo zuzentzeko, egokiak ez diren kasuetan.

 Datuen babeserako indarreko araudiaren arabera, datuok ikusi, zuzendu, tratamendua mugatu, ezabatu, eraman eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezu. Gainera, emandako baimena atzera bota dezakezu, goian aipatutako helbidera edo helbide elektroniko honetara eskaera bat idatziz: posta@artez.eus.

Kontrol Agintaritza eskudunarengana jo dezakezu, egoki irizten diozun erreklamazioa aurkezteko.

Webinarioan sartu


Grabazioak zabaldu

Ez dago grabaziorik