Denbora kudeatzen duzu ala denborak kudeatzen zaitu zu?

Aurkezpena

Denbora ezin da metatu, ez aurreztu, ezta maileguan hartu ere.

Ezin dugu denbora kontrolpean eduki; baina bai programatzen ditugun jarduerak.

Ezin ditugu ezusteak kontrolatu, oraingo krisialdia bezalaxe. Zer egin dezakegu, baina? Gure denborarekin egiten dugunaren kontzientzia areagotu dezakegu.

Artez-en zure denboraz egiten duzun erabilera eta kudeaketaz jabetzeko aukera eskaintzen dizugu. Batez ere, telelanean baldin bazabiltza, etxetik batik bat.

Etekina atera egoera berri honi, zure bizitzaren lehentasunekin bat eginik. Denbora eta espazio partekatu bat proposatzen dizugu, elkarlanean ikas dezagun.

Metodologia

Online eskainiko dugu, 5 egunotan, eguneko 15 minutuko saioarekin. Nahi izan gero, beste 15 minututan, elkarrizketan gera zaitezke, bakoitzak bere esperientzia, praktika onak eta zalantzak partekatzeko.

Egunero ariketa praktikoren bat proposatuko da etxeko lan bezala.

Informazioa

5 saio

Egunak: apirilak 28, apirilak 29, apirilak 30, maiatzak 4 eta 5

Ordua: 16:00

Hizkuntza: euskara

Iraupena: 15 min.

Dinamizatzailea

Tailerraren dinamizazioa eta diseinua: Coaching Factory

coachingfactory.es

Amaia Agirre: Tailer-emailea, coach, arlo honetan esperientzia zabala duena.

Linkedin

Behean

Inskripzio formularioa eta webinariora sarrera

Oharra

  • Webinario honetako plazak mugatuak dira
  • Izena eman duten pertsonek sartzeko kodea jasoko dute
  • Webinarioaren grabaketa emisioaren hurrengo egunetik aurrera egongo da ikusgai irekian eta mugarik gabe
  • Webinarioa modu egokian ikusteko FireFox edo Chrome nabigatzaileak erabili

Grabazioak zabaldu

Ez dago grabaziorik