Aspace Bizkaia

Hizkuntza Politika eta Irizpideak

Euskararen normalizaziorako arau eta irizpideak jasotzen dituen tresna dugu erakundean: Aspace Bizkaiako Hizkuntza Politika eta Irizpideak. Tresna hau zerbitzu eta lan hizkuntza euskara izan dadin, barne zein kanpo harremanetan eragiteko definituta dago.

Inpaktu hori lortzeko 4 eremuri eragiten diote Hizkuntza Politikan jasotako irizpideek:

Kanpo erabilera

Edukia ikusi

Barne erabilera

Edukia ikusi

Motibazioa eta komunikazioa

Edukia ikusi
Hizkuntza Politika eta Irizpideak

Ezagutza

Kontratazio politika


Hizkuntza eskakizuna definituta dagoen lanpostuetan, hautaketa prozesuetan euskara maila ziurtatuko da.

Langilea erdalduna izanda, euskara ikasteko prestutasuna badu, euskalduna izateak besteko balioa izango du.

Erakundeak langile bakoitzeko prestakuntza plana diseinatuko du.

Langileen ezagutza


Langileen ezagutza maila igotzeko lanpostuen araberako lehentasunak markatuko dira.

Euskara maila igo nahi duten langileei beharrezko baliabideak eskainiko zaizkie.

Taula

Lanpostuen hizkuntza eskakizunak



Taulara joan
Taula

Hizkuntza politika eta irizpideak

Lanpostua


  • Koordinatzailea

  • Zuzendaria

  • Monitorea

  • Erizaina

  • Psikologoa

  • Etxez-etxeko laguntzailea

  • Eguneko zentroko laguntzailea

  • Garbitzailea

Euskara maila


  • Gaitasuna maila

  • Gaitasuna maila

  • Maila Aurreratua

  • Maila Aurreratuao

  • Maila Aurreratuao

  • Oinarrizko maila

  • Oinarrizko maila

  • Oinarrizko maila

EME(*)


  • C1

  • C1

  • B2

  • B2

  • B2

  • A2

  • A2

  • A2

*Europako Erreferentzia Marko Estandarra

Hizkuntza Politika Eta Irizpideak

Kanpo erabilera

Hizkuntza paisaia

Edukia

Harrera hizkuntza

Edukia

Bezero-erabiltzaileak


Edukia

Hornitzaileak

Edukia

Administrazioa

Edukia

Bestelako kanpo harremanak


Edukia

Hizkuntza paisaia




image

Errotulazioa


Errotulazioa ele bietan jarriko da euskarari lehentasun espaziala emanez. Errotuluaren egituraren arabera, euskara goian edo ezkerrean eta gaztelania behean edo eskuinean.

Logoak ele bietan egongo dira beti. Kanpaina eta bestelakoei lotuta sortzen direnak ere ele bietan sortuko dira.



image

Papergintza


Kanpora begirako dokumentu orokor guztiak ele bietan izango dira.



image

Ingurune digitala


Web gunea elebiduna izango da osotasunean.

Sare Sozialetako edukiak ele bitan argitaratuko dira; lehenengo euskarazko testua, eta ondoren, gaztelaniazkoa txertatutako dugu, sarrera berdinean.

Harrera hizkuntza




image

Harrerako lehen hitza euskaraz egingo da, aurrez aurre nahiz telefonoz.


Egoera posibleak, deitu duenak euskaraz jarraitzen badu:


Hartu duenak badaki euskara: euskaraz jarraitu.

Hartu duenak euskara ulertzen du:

Nik gaztelaniaz egingo dizut, baina lasai, zuk egin euskaraz ulertzen dut eta. Astiro egiten badidazu, primeran”.

Hartu duenak ez daki euskaraz: gaiaren arabera, lankide euskaldun bati pasatu. Bestela gaztelaniaz jarraitu.

Bezero-erabiltzaileak




image

Idatziz: ASPACE Bizkaiak sortutako dokumentu guztiak elebidun joango dira, bai bezeroentzat, bai onuradunentzat.

Dokumentuak modu progresiboan jarriko dira ele bietan.

Ahoz: bezero eta onuradun euskaldunekin euskaraz egingo da ahal den heinean.

Zentro guztietan erreferentziazko pertsona euskalduna identifikatuta egongo da.

Erabiltzaile zein bezeroei galdetu egingo zaie komunikazio zein hizkuntzatan jasotzea hobesten duten, eta aukera dagoen guztietan bermatu egingo da, ahoz eta idatziz.

Hornitzaileak




image

Hornitzaile euskaldunekin idatzizko eta ahozko komunikazioak euskaraz egingo dira ahal den heinean.

Finantza-erakunde euskaldunekin idatzizko eta ahozko komunikazioak euskaraz egingo dira ahal den heinean.

Administrazioa




image

EAEko administrazioekin idatzizko komunikazio formal guztiak ele bietan izatea landuko da maila progresiboan.

EAEko administrazioekin ahozko komunikazioak euskaraz egingo dira ahal den heinean.

Bestelako kanpo harremanak




image

Langile edo partaide euskaldunak dituzten erakundeekin beti euskaraz egingo da, eta hartzaile ezezagunei dokumentuak ele bietan bidaliko zaizkie, Euskal Herrikoak direnean.

Eskola edota Berritzeguneetako langileekin harremana:

Idatziz: emailetako agurrak euskaraz jarriko ditugu. Email laburrak ele bietan idatziko ditugu (lankide bakoitzaren euskara mailak markatuko du aukera).

Ahoz: Aspaceko langileak euskaraz ulertzen badu edota euskaraz ondo moldatzen bada, bilerak euskaraz edota ele bietan egiteko modu proaktiboan jardungo du.

Hizkuntza Politika Eta Irizpideak

Barne erabilera

Lanari egokitutako hizkuntza paisaia


Edukia

Pertsonen kudeaketa / Pertsona-baliabideak


Edukia

Barne komunikazioa

Edukia

Estrategia / Kudeaketa orokorra


Edukia

Lanari egokitutako hizkuntza paisaia




image

Barne errotulazio aldakorra ele bitan jarriko da pixkanaka.

Pertsonen kudeaketa / Pertsona-baliabideak




image

Nomina elebidun bidaliko da.

Langile berri batek kontratua hobesten duen hizkuntzan jasotzeko aukera izango du, euskaraz edo gaztelaniaz.

Barne komunikazioa




image

Ahozko harremana


Langile euskaldunen artean komunikazio hizkuntza euskara izatea bultzatuko da.

Langileen arteko agurrak euskaraz izango dira.

Bilera nagusietan langile erdaldunak (euskara ulertzen ez dutenak) daudenean bakarrik hitz egingo da gaztelaniaz. Bestela, euskaraz aritzeko ahalegina egingo da.

Hasierako eta amaierako agurrak euskaraz izango dira.





image

Idatzizko harremana


Emailez, langileen arteko agurrak euskaraz izango dira.

Langile euskaldunen artean emailez komunikazio hizkuntza euskara izatea bultzatuko da.

Hartzaileak euskaraz ulertzen duela dakigunean, emailak euskaraz idatziko ditugu.

Hartzaile mota desberdinak ditugunean, email laburrak elebidun idatziko ditugu.

Estrategia / Kudeaketa orokorra




image

Barne harremanetako eta enpresa barneko dokumentu guztiak elebidun jarriko dira pixkanaka.

Hizkuntza Politika Eta Irizpideak

Motibazioa eta komunikazioa





image

Motibazioa


Hizkuntzarekiko atxikimendua eta sentsibilizazioa lortzeko sustapena egingo da.



image

Komunikazioa


Planaren gaineko informazioa langile guztiengana heltzeko komunikazio ekintzak egingo dira.

Hizkuntza Politika Eta Irizpideak

Baliabideak

Pertsonak


Edukia

Prestakuntza


Edukia

Baliabide materialak


Edukia

Pertsonak


Euskara Batzordea


Finkatutako helburuak lortzeko landu behar diren gaiak zehaztu, erabakiak hartu eta lan-ildoak finkatuko ditu.

Hartutako erabakiak dagokion eragin-eremuan ezarri eta betetzen direla ziurtatuko du.

Eragin-eremu ezberdinetan azaldutako gaiak nahiz langileek proposatutakoak aztertuko ditu.


Euskara koordinatzailea


Entitatearen barruan Euskara Plana garatzeko ardura eta erantzukizun nagusia du. Honako ezaugarriak ditu:


Langile guztiengana heltzeko gaitasuna.

Euskararen aldeko jarrera.


Euskara koordinatzailea

Ane Aurtenetxe

ane.aurtenetxe@aspacebizkaia.org




Euskara arduradun-teknikaria


Koordinatzailearekin batera aztertu eta baloratuko du erakundeko sail guztietako helburuen betetze-maila eta antolatutako prestakuntza ekintzen ingurukoak.

Euskara Plana eraginkorra izateko proposamenak, ekarpenak eta iradokizunak egingo ditu.

Euskara Plana garatzeko administrazio publikoek emandako diru-laguntzen kudeaketaz arduratuko da.

Planean zehaztutako sail guztietako helburuak bete daitezen lan egingo du: banakako zein taldeko prestakuntzak, jarraipenak eta ebaluazioak, etab.

Langileei laguntza teknikoa eskainiko die: hizkuntzaren inguruko zalantzak argitu, testuak zuzendu, etab.


Euskara arduradun-teknikaria

Estiñe Astorkia

eastorkia@artez.eus

Mikro-planen arduradunak /lan-taldeak


Helburuak betetze aldera, urtez-urte planteatuko diren ekintzak gauzatu daitezen erantzukizuna izango dute eragin-eremuetako langile guztiek neurri handi edo txikiagoan.


Prestakuntza


Euskara eskolak


Lanposturi dagokion euskararen ezagutza-maila lortzera bideratutako formazio-eskaintza egingo da.


Berariazko prestakuntza eta prestakuntza orokorra


Etorkizunean, ahal den neurrian, laneko berariazko prestakuntza eskaintza euskaraz emango zaie langile euskaldunei.


Baliabide materialak


Itzulpenak


Erakundean euskarazko sorkuntza bultzatuko da.

Une honetan gaztelaniaz dauden dokumentuak ele bietan jarriko dira.

Artez Euskara Zerbitzura bidaliko dira zuzenketak edo itzulpenak burutzeko, nahi izanez gero.

itzul@artez.eus/

Informatika


Langileei informazioa emango zaie euskarazko tresna eta programen inguruan.

Ordenagailuko programak euskaraz jartzeko aukera emango zaie.


Hizkuntza Politika Eta Irizpideak

Balioak






Malgua


Errespetuan eta adostasunean oinarritua


Zabala


Lidergoak sustatua


Sistemikoa


Iraunkorra


Etengabeko hobekuntza


Atzeraezina