Orduak eta minutuak bi puntuz bereizita idatziko dira: 09:55, 18:15, esaterako.
Ordu osoak: kasu marka pluralean adierazi behar da: 10:00etan, 04:00etan...
Minutuak agertzean, kasu marka Singularrean adierazi behar da: 08:40ean, 12:05ean
01:00 eta 13:00.
Ordu bakarra denez, singularrean adieraziko dugu: ordu bata (ez ordu batak)
Era berean, deklinatzean ordu batean erabiliko dugu (ez ordu batetan).
Kontsonantez amaitzean: -e- bat erantsi.
Adibidez, 10:50. (berrogeita hamar kontsonantez amaitzen da:)
10:50ean; 10:50era
Bokalez amaitzean: ez da -e- bat erantsi behar.
Adibidez, 14:04 (Lau bokalez amaitzen da):
14:04an; 14:04ra