8. Ehunekoak

Edukia

Pilularen garapena 15 / 18

Nola idatzi?

Ehunekoaren sinboloa zenbakiaren aurretik idazten da euskaraz. Sinboloaren eta zenbakiaren artean, gainera espazioa utzi behar da.


% 7


%7

7%


kn-dhuailg-vinicius-amano

Bada, ordea, salbuespen, bat: ZENBAT galderari erantzun nahi bazaio ez da zenbakia deklinatzen, mugagabean jokatzen baita:

      Kontinentearen % 5 izotza da.

  Kontinentearen % 5a izotza da.

Ehunekoak eta deklinabidea

Ehunekoak deklinatzeko, kasu marka azken digituari eransten zaio. Hortaz, batera idatzi behar dira.


% 25aren


% 25 aren


kn-dhuailg-vinicius-amano

ZENBAT ETA ZENBATI ez dira kontzeptu bera. Hortaz, ZENBAT galderari erantzuten badio ez da deklinatu behar, baina ZENBATI edo ZENBATEK bezalako galderei erantzuteko, esaterako, ehunekoa deklinatu egin beharko dugu.