Sartu Bizkaiko Foru Aldundia
Hizkuntza Lidergoa
Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatza erakundean hizkuntzaren presentzia eta erabilera areagotzeko programak garatzen. Ibilbide horri jarraituz, batetik, VI. Plangintzaldiarekin lotutako EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA (2018-2022) indarrean dauka, eta, bestetik, 63/2019 FORU DEKRETUAren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren, haren erakunde autonomoen eta foru-sektore publikoaren jardun-eremuan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri zituen.
Aipatutako planean bertan zehazten den moduan, hizkuntzarena bezalako gai zeharkako baten kudeaketa erakundeko ordezkari zein arduradunen erantzukizuna izango da, ez hizkuntzanormalizazioko teknikariarena soilik. Hori kontuan hartuta, Aldundiko Euskara Sailak erakundeko arlo eta sailetako ardura postuetan dauden pertsonei hizkuntza lidergoaren inguruko formazio hau eskaintzen dizue.
¡Te damos la bienvenida a @diTU!
Plataforma de formación online de Artez.
[ultimatemember form_id=”13722″]
Objetivos
Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabilera Planeko helburuak bete daitezen, ardura postuetako langileei baliabideak eskaintzea.
Jarrera protagonistak lantzea, hizkuntza-lidergoa sustatzea
Konpromiso zehatzak hartzea, hizkuntzaren erabileran duten jarrera eta portaerarekiko.
Oinarrizko soziolinguistika ezagutzea; hizkuntza kontzientzia garatzea.
Edukiak
Hizkuntza Kontzientzia: Solasbide
Euskarak norbere identitatearen eraikuntzan zer paper jokatzen duen hausnartzea konpromiso pertsonalean sakontzeko.
Liderren Rola
Langile bakoitzak argi izan behar du zein den eta zein garrantzia duen bere rolak erakundean; liderren rolaren barruan euskara ere badago; liderraren hizkuntza jokaerak eragin handia du ardurapekoen artean. Era berean esaten dena eta egiten denaren arteko kontzientzia hartzeak aparteko garrantzia du.
Eraginkortasunaren igurikapena
Egiten denak ondorioak/eragina izango duela ikustea eta sentitzea ezinbestekoa da.
Norbanakoaren gaitasuna hizkuntza-oztopoak gainditzeko
Norberak gaitasuna dauka norbere jarrerak eta jokaerak aldatuz, hizkuntza-oztopoak gainditzeko.
Aldaketarekiko konpromisoa
Euskararen erabilerarekiko (BFAko planeko helburuekiko, hizkuntza irizpideen betetze mailarekiko) konpromisoak hartzea. Norbanako mailan eta talde mailan.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan!
prestakuntza@artez.eus