Erakundeetarako planak
Erakundeetarako planak
Hizkuntza aniztasuna
Enpresa nahiz erakundea hobetzen laguntzen duen giltzarritako bat da hizkuntzen kudeaketa.
Artezen entitate bakoitzak duen errealitate eta ezaugarrietara egokitzen gara, malgutasun osoz. Bezeroak erabakitzen du nora iritsi nahi duen, eta guk helburu horretara iristen laguntzen diogu.
Dinamizazioa
Planari lotutako kudeaketa orokorraz arduratzen gara; lan taldeak eratu, koordinazioa, motibazio ekintzak eta dinamizazioa.
Itzulpenak
Erakundeko dokumentazio eta inprimakiak itzuli, eta behar denean egokitu, sortu eta diseinatzen ditugu.
Komunikazioa
Planaren inguruko barne eta kanpo komunikazioa diseinatu eta garatzen dugu.
Prestakuntza
Beren beregi diseinatutako ikastaroak zein orokorrak garatzen ditugu; erakundearen ezaugarrietara egokitutako euskara eskolak, edukiak, metodologia eta ordutegiak.
Diru-laguntzen kudeaketa
Erakunde publikoek normalizazio planetarako ematen dituzten diru-laguntzen jarraipen eta kudeaketa osoaz arduratzen gara.
Jarraipena eta ebaluazioa
Enpresak aldatuz doaz, eta planaren jarraipenari esker, momentu bakoitzeko beharrizanei egokitzen goaz. Ebaluazioak momenturarte egindakoa aztertzen eta epealdi berrirako egin beharrekoak identifikatzen laguntzen digu.