Proiektua

Urgatzi Taldearen Euskara Plana

Bezeroa

Urgatzi taldea

Erronka

Erakundearen zerbitzu eta lan hizkuntza euskara izatea gaztelaniarekin batera

Hainbat enpresez osatutako lantaldea gara. Atal bateko diagnostikoarekin hasi eta jarraian proiektua hirukoiztu egin zen: plana erakunde osora hedatu da ordutik.

Planaren inplementazio arrakastatsua lortzeko zerbitzuz zerbitzu egokitu egiten ditugu helburu eta ekintzak (mikro-planak). Gakoa koordinazioa da.

Aurrera begirako erronka Bikain ziurtagiria lortzea da.

Enpresa taldeko erakunde batzuetan metodologia berriekin pilotajeak egiten ditugu (Aldahitz, Belbin, Zanga…).

Emaitza ukigarriak lortzen ditugu.

Itzulpen zerbitzua ere eskaintzen diegu; gure erantzuna kalitatezkoa eta bizkorra dela adierazi digute.

Datu kuantitatiboak
  • Planaren trakzio lanetan parte hartzen duen langile kopurua: 50 pertsona
  • Euskara Batzordea: 10 kide
  • Mikro-plana martxan duen zentro kopurua: 8
  • Bikain Ziurtagiria: Hezi eta Ikasi SL

Bikain Ziurtagiria: Hezi eta Ikasi SL

Urgatzi_mungiako-langileak
Datu kualitatiboak
  • Zuzendaritza taldearen inplikazioa areagotu egin da
  • Langileen inplikazio eta konpromisoak handitzen eta sendotzen ari dira
  • Euskara maila apala duten langileak ere planaren parte sentitzen ari dira
  • Euskara aukera bat da
  • Planaren garapenerako edozein laguntza behar izanez gero, gugana jotzen dute zuzenean.
  • Konfiantza eta elkar ezagutzan oinarritutako harremana dugu, segurtasuna ematen diegu.
artez-proy-urgatzi