Berrikuntza eta euskara
Artezek berezkoak ditu berrikuntza eta euskara
Artezeko berrikuntza lan-taldean hainbat proiektu sortu ditugu eta horietako asko jendartearentzat ere baliagarri izan daitezen sareratu ditugu.
Proiektu hauek eskaera bidez eta berrikuntza arlotik garatzen ditugu: ikastaro bereziak, ikus-entzunezkoak, laguntza webguneak, aplikazio mugikorrak, kudeaketa programak, etab.
Kirola eta euskara: JokaTU
Kirolean euskara sustatzeko proiektua.
Herri, eskualde edota ikuspegi zabalago batetik, kirol eragile ezberdinekin aplikatzen dugun sentsibilizazio eta konpromisoak lantzeko metodologia da JokaTU, bakoitzak bere esparruan euskara sustatzea helburu duena.
Esperientziak partekatu, kontzientzia hartu eta helburuak finkatzen laguntzen dugu, eta ondoren bidea egiten lagundu.

Baliabide digitalak
Jendarte zein erakundeen zerbitzura jarritako aplikazio eta laguntza web guneak garatzen ditugu.

Hiztegia.eus
Interneten dauden euskarazko hiztegiak batzen dira webgune honetan. Euskara-gaztelania bilatzaileaz gain kontsultarako 180 hiztegi baino gehiagorako sarbidea: sinonimoak, herriz-herrikoak, entziklopediak, gaikakoak eta beste hainbat.

Oinarrizko euskara pilulak
Euskaraz sortutako eduki digital laburrak eta zehatzak. Prestakuntza/sentsibilizazio prozesua errazteko asmoarekin diseinatuak, parte-hartzaileek nahi duten lekutik eta nahi duten unean ikusi ditzaketen edukiak direlarik.

Euskara erabiltzeko laguntza tresna
Euskara erabiltzeko laguntza baliabideak aurkituko dituzu, pilula formatuan. Egunerokotasunean aplikatzeko hizkuntzaren idatzizko erabilerarekin lotutako arau eta gomendioak jasotzen dituen tresna digitala: datak nola idatzi, agurrak, zenbakiak, etab.

Euskara plana eraginkortasunez kudeatzeko prestakuntza
Euskara Plana eraginkortasunez kudeatzeko gakoak jasotzen dituen online prestakuntza.
Ikus-entzunezkoak
Eremu ezberdinetan euskara sustatzea helburu duten proiektuen ikus-entzunezkoak burutzen ditugu.
Herritarrak eta euskara: BidaiaTU
Herritar heldu ez euskaldunak euskarara erakartzea edo/eta euskaraz bizi nahi dutenentzako oztopo ez izateko kontzientzia hartzea helburu duen proiektua.
Zer lantzen dugu?
- Hausnarketa bideratzea eta sentsibilizazioa: xede taldea euskararen parte bihurtu, euskara prestigiatu. Enpatia eta asertibitatea, motibazioa, beldurrak, aurreiritziak bezalako gaiak landu, euskararen normalizazioan izan dezaketen garrantziaz jabetu arazi…
- Datuak/ekarpenak jasotzea: euskarara ez gerturatzeko ezagutzen ez ditugun arrazoiak detektatzea, gainerakoak sentsibilizatzeko adibide/arrazoiak biltzea, esperientziak jasotzea, sentitzen dituzten oztopoak identifikatzea, euskararekiko duten jarrera/ikuspegia aldatzen lagundu dezaketen gaiak identifikatzea …