Teknika berritzaileak

Teknika berritzaileak

Erakunde aurreratu eta eraginkorra izatea dugu helburu, eta horretarako, azken tendentziak eta metodologiak aztertu, ikasi eta aplikatzen ditugu; teknika berritzaile ezberdinetan aditu eta esperimentatuak gara.

Kudeaketa Aurreratua

Kudeaketa Aurreratuaren ereduan oinarritutako sistema dugu Artez-en. Erakundeko eremu guztiak aintzat hartzen dituen estrategia diseinatu eta zehazten dugu, emaitzak erdigunean jarriz.

Lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragina duten 6 eremuak diseinatutako estrategiarekin bat kudeatzen ditugu, eremu bakoitzean lortu nahi ditugun helburuak definitu, eta hauek lortzeko ekintza eta baliabideak zehaztuz.

Bikaintasunerantz bidea egiten jarraituko dugu, gure kudeaketa eredua etengabe hobetzeko asmoz.

Euskalit-en aitortza jaso genuen 2018an:

Kudeaketa Aurreratuari Diploma.

Berrikuntza ekipoak

Sabino Ayestaran (EHUko psikologia fakultateko katedradun emeritoa), EHU, Ezagutzaren Klusterra, Innobasque eta CIEren bitartez ikerketa-ekintza proiektuan parte hartzen dugu 2010. urtetik. Ikerketan parte hartzeak berrikuntza ekipoen bitartez funtzionatzeko gaitasuna eman digu eta gure bezeroei ere eskaintzen diegu.

Zertan datza?

Berrikuntza ekipoak, erakundearen helburuak lortzera bideratuta egoteaz gain, pertsonen garapena errazten duten tresnak dira, funtsean, hiru gaitasun hauetan: sormena, ekintzailetza eta produktibitatea. 

Ekipoko lanerako IMOI eredua eta fazilitazio teknika interesgarriak erabiltzen ikasi dugu.

IMOI eredua

Lidergo konpartitua

Pertsonak ditugu oinarri gure egunerokotasunean. Lan-taldeko kide guztien gaitasun eta garapen profesionala sustatzen ditugu; erakundearen estrategiarekin bat egiten dugun profesionalak gara.

Lidergo parketatuaren bidez jorratzen ditugu proiektuak; garapen-fase bakoitzari erantzuteko profil egokienek hartzen dugu parte momentu bakoitzean. Horrela, lankide bakoitzaren espezializazio eta esperientziaren arabera, ezagutza eta profesionaltasuna bermatzen ditugu, eta ondorioz, emaitza emankorrak lortu.

Artez-en Belbin Associates erakundearekin kolaborazio hitzarmena dugu. Lan-taldeetako funtzio banaketak eraginkorrak izan daitezen Belbin rolen metodologia erabiltzen dugu hainbat proiektutan.

R. M. Belbin Dokt.
Ekipo bat ez da lanpostu jakin batzuetan esleitutako pertsona multzoa, pertsona talde antolatua baizik; non bakoitzak rol jakin bat betetzen duen, gainerako kideek ulertu eta onartzen dutena. Ekipo bateko kideek rolen banaketa negoziatu egiten dute eta eraginkortasun handiagoz gauzatzen dituzte naturalago zaizkien horiek.

Zertan datza Belbin metodologia?

Ekipo baten errendimendua altua izan dadin, berau osatzen duten kideek hainbat funtzio bete behar dituzte. Funtzio zehatz bat hartzeak esan nahi du, ekipo horretan rol jakin bat (edo batzuk) beteko duela kide bakoitzak.

Visual thinking

Irudi batek zuzenago, azkarrago eta argiago transmititzeko aukera eskaintzen du kasu askotan. Gaur egun jasotzen dugun informazio jarioa kontutan izanda, modu bisualean aurkeztutako mezuak errazago barneratzen ditugula aski frogatua dago.

Artez-en Visual thinking teknika erabiltzen dugu mezua modu zuzen, arin  eta erakargarrian helarazteko helburuarekin. Pentsamolde bisualak ideia eta kontzeptuak modu eraginkorragoan transmititzen laguntzen du,  informazioa modu argian jaso eta ikuspegi global bat izateko erraztasunak eskaintzen dituelarik.

Nola inplementatzen dugu pentsamolde bisuala?

Gure egunerokotasuneko esparru ezberdinetan erabiltzen dugu visual thinking teknika, bai gure barne komunikaziorako, baita bezeroei eskainitako soluzioetan ere.

  • Bileretan ideiak modu argian jaso eta partekatzea lortzen dugu.
  • Dinamizazio saioetan landutako informazio, ideia eta kontzeptu guztiak jaso eta ikuspegi globala ematen dugu.
  • Proiektuen proposamen erakargarri eta arinagoak aurkezten ditugu.
  • Prestakuntzan ikaskuntza prozesua eraginkorragoa izan eta edukien asimilazio edo barneratzea bermatzen ditugu.