Aspace Bizkaiako Euskara Plana
Proiektua
Aspace Bizkaiako Euskara Plana
Bezeroa
Aspace Bizkaia
Erronka
Zerbitzuak euskaraz eskaintzeko gai izatea eta, hala nahi duten langileek, euskaraz lan egiteko aukera izatea.
Diagnostikoa, Diseinua eta Inplementazioa gauzatzen laguntzen diegu.
Diagnostiko datuek erakundeko kideen euskara maila apala agerian utzi zuten eta prestakuntza da gako nagusietako bat. Horrekin batera ikasleek gaitasuna lortu ahala helburu pertsonalak jorratu eta lantzen dira. Erakundeak egiten duen inbertsioa bueltan jasotzeko modu sistematikoan.
Euskara batzordea 2019an Belbin metodologia aplikatzea aztertzen ari da, proiektuaren eraginkortasuna areagotzeko tresna berri moduan.
Bizkaia osoko erakundea izanik Plan orokorra zentroz zentro inplementatzen ari gara mikro-planen bidez.
Langileek proiektuarekiko duten motibazioa jorratzeko ekintza egituratu eta eraginkorrak antolatzen dira: urteroko jardunaldiak, Aspace Label saria…
Datu kuantitatiboak
Euskara ikasle kopurua 2017an:20
Euskara ikasle kopurua 2019an:47
Euskara planaren zuzeneko trakzio lanetan dabilen langile kopurua: 20
Datu kualitatiboak
Lidergo partekatua da nagusi: gerentzia, zentroetako zuzendariak, euskara koordinatzailea, hizkuntza aholkulariak…
Gerenteak 2016an ez zen gai bilera euskaraz jarraitzeko, 2019an Euskara batzordeko bilera euskaraz da
Euskara Planarekiko ilusioa dago erakundean, parte hartze handia dago