Euskaldunak ez diren herritarrak euskarara hurbiltzeko proiektu berritzailea da:
- Hausnarketa bideratu eta sentsibilizazioa lantzen dugu: xede taldea euskararen parte bihurtu, euskara prestigiatu. Enpatia eta asertibitatea, motibazioa, beldurrak, aurreiritziak bezalako gaiak landu, euskararen normalizazioan izan dezaketen garrantziaz jabetu arazi…
- Kudeaketa linguistikoa erakundearen estrategia orokorrean txertatu dugu. Horretarako, oso garrantzitsua izan dira zuzendaritzaren aldeko jarrera eta inplikazioa, langileen motibazio eta partaidetzarekin batera.
- Datuak eta ekarpenak jasotzen ditugu: euskarara ez gerturatzeko ezagutzen ez ditugun arrazoiak detektatzea, gainerakoak sentsibilizatzeko adibide/arrazoiak biltzea, esperientziak jasotzea, sentitzen dituzten oztopoak identifikatzea, euskararekiko duten jarrera/ikuspegia aldatzen lagundu dezaketen gaiak identifikatzea, etab.
Datu kuantitatiboak
Orain arte 20 saio egin ditugu 8 herri ezberdinetan (Oiartzun, Eibar, Donostia, Arrasate, Andoain, Beasain, Zumaia eta Eskoriatza) eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Datu kualitatiboak
Herrietan erreferentziazko pertsonak aukeratzen ditugu baliabideak emateko asmoz, hizkuntza eta bizipen ezberdinen arteko ezberdintasunak integratzen laguntzeko. Era berean, pertsona guztien arteko elkarbizitza ona lortzen dugu.
Guk prestakuntza eta entrenamendua eskaintzen dugu, pertsona bakoitzak ondoren bere eragin eremuan ezagutza horiek aplikatu ahal izateko. Entrenatzaileen entrenatzaile bilakatzen gara.