JokaTU
Proiektua
JokaTU
Bezeroa
Gernika-Lumoko Udala
Erronka
Kirolean euskararen erabilera normalizatzea
Kirolean euskara sustatzeko proiektua.
Herri, eskualde edota ikuspegi zabalago batetik, kirol eragile ezberdinekin aplikatzen dugun sentsibilizazio eta konpromisoak lantzeko metodologia da JokaTU, bakoitzak bere esparruan euskara sustatzea helburu duena.
Esperientziak partekatu, kontzientzia hartu eta helburuak finkatzen laguntzen dugu, eta ondoren bidea egiten lagundu.
Metodologiaren oinarria:
- Pertsona bakoitza bere inguruan liderra da: hortaz, eragina du. Guk “eragin” hori lantzen dugu.
- Gure helburua da pertsona bakoitzarengan eragitea, pertsona horiek euren lidergoaren bidez inguruan eragin dezaten.
- Baliabideak ematen dizkiogu bere inguruan eragin ahal izateko, lidergoa erakutsi eta praktikan jarriz.
- Pertsonen begirada aldatzea edo zalantzan jartzea sustatzen dugu, beste emaitza posible batzuk lortu ahal izateko.
- Enpatia landu eta sustatzen dugu.
- Parte hartzea bultzatzen dugu.
- Giro atsegina sustatzen dugu. Kirolean euskara emozio positiboekin lotu.
Datu kualitatiboak
Lan-talde multidisziplinarra proiektua garatzeko:
Hizkuntza aholkulariak, soziologoak eta hirigintza arloko arkitektoak.
Tresna probatu ostean hobekuntza neurriak ere proposatu ditugu.
Pilotaje horren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak KABIA proiektuari ELE tresna aplikatzeko eskaera egin zigun.