Hizkuntza lidergoa

Ikastaro honetan zehar ibilbide pertsonal bat egitea proposatzen dizut: hizkuntzek jendartean duten garrantziaz eta paperaz ohartu, jarrera eta portaeretan eragina duten kontzeptu eta elementuak ezagutu, egiten duzunaren gaineko kontzientzia hartu eta, ondo baderitzozu, zure hizkuntza ohiturak aldatzen lagunduko dizut.  Ikastaroan zehar burutuko duzun barne-prozesu horretan bidelagun izango nauzu. Bidea hasteko prest?

Hizkuntzaren erabilera ez sexista

Hizkuntzaren bidez berdintasuna erakiz! Ikastaro honetan hizkuntzak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko duen garrantziaz arituko gara. Hizkuntzaren bidez eraikitzen dugun errealitatearen gainean hausnartu, kontzientzia hartu eta erabilera ez sexista baten alde egiteko kontutan izan beharreko kontzeptu nagusiak ezagutzeko aukera izango duzu.

euEUS