Katalogoa

Erakundeei zuzendutako online prestakuntza zuzena eta eraginkorra eskaintzen dugu, pertsonak bere ikaskuntza prozesuaren erdigunean jarriz.

Euskararen erabilera lan munduan (A2-C1 mailak)

Lan-eremuan euskaraz egiteko tresnak barneratu eta praktikan jartzen laguntzeko ikastaroa.

Hizkuntza: euskara
Iraupena: pertsonalizatua

Euskara pilulak

Oinarrizko euskara lantzeko pilula formatuan aurkeztutako prestakuntza laburra, zuzena eta zehatza.

Hizkuntza: euskara / gaztelania
Iraupena: 7 ordu

Hizkuntzaren erabilera ez sexista

Hizkuntzaren bidez eraikitzen dugun errealitatearen gainean hausnartu, kontzientzia hartu eta erabilera ez sexista baten alde egiteko kontutan izan beharreko kontzeptu nagusiak ezagutzeko baliabidea.

Hizkuntza: euskara
Iraupena: 1 ordu

Hizkuntza lidergoa

Erakundeko arlo eta sailetako ardura postuetan dauden pertsonei hizkuntza lidergoaren inguruko formazio hau eskaintzen zaie.

Hizkuntza: euskara
Iraupena: 7 ordu

Belbin metodologiara sarrera

Pertsona guztiek bete dezakegu funtzio garrantzitsua talde batean, baina horretarako, ekipo egokian egotea komeni da. Belbin metodologian murgitzen hasteko prestakuntza.

Hizkuntza: euskara
Iraupena: 5 ordu