e-Learning Baliabideak

Eduki digitalak

Teknologia Berriek eskaintzen dituzten abantailez baliatuz, baliabide digitalak sortzen ditugu gure bezeroen beharrizanei erantzuteko. Eduki hauek neurrira egindakoak eta erabat pertsonalizatuak izaten dira,  erakundearen irudiarekin eta estrategiarekin bat egiteko diseinatuak.

Online trebakuntza

Zuzena, Zehatza eta Dinamikoa

Prestakuntza proaktibo eta dinamikoa sustatzen dugu, horretarako formatu ezberdinetako edukiak diseinatu eta garatuz.

Baliabide digitalak parte-hartzaileen ezagutzaren lorpena erraztu eta bermatzeko asmoarekin sortzen ditugu.

Ikus-entzunezkoak

2D animazioak, web-mintegiak, prozesuen grabaketak, bideo-tutorialak, etab.

Infografiak

Kontzeptuak modu bisualean aurkezteko baliabideak.

Interaktiboak

Ikaslearen partaidetza aktiboa sustatzeko jarduerak.

Html

Web formatuan aurkeztutako prestakuntza edukiak.

Online modalitatea

Modalitate honek eskaintzen duen abantaila nagusienetako bat prestakuntza jorratzeko ematen duen askatasuna da:
noiz eta nondik sartu ikastarora, saio bakoitzeko dedikazio denbora, norainoko parte-hartzea izan, etab.
Eduki digitalak aurrez-aurreko saioen osagarri gisa ere sortzen ditugu.

Helburuak

Baliabide digitalak bi helburu nagusirekin garatzen ditugu:

Trebakuntza

Pertsonen gai jakin bateko formakuntza du oinarri.

Sentsibilizazioa

Pertsonen motibazioa eta konpromisoa bultzatzea du oinarri.

Pilula digitalak

Pilula digitalak dira garatzen ditugun online edukietako batzuk, helburuen arabera, sentsibilizaziorako edo trebakuntza tresna gisa sortuz.

Pilulak eduki digital laburrak eta oso zehatzak dira. Prestakuntza/sentsibilizazio prozesua errazteko asmoarekin diseinatzen ditugu, parte-hartzaileek nahi duten lekutik eta nahi duten unean ikusi ditzaketen edukiak direlarik.

Inplementazioa

Garatzen ditugun edukiak edozein gailutara egokitzen dira. Helburu nagusia eskuragarritasuna izanik, guztion egunerokotasunean finkatuta dauden euskarrien bidez inplementatu eta helarazten ditugu: WhatsApp, posta elektronikoa, @diTU  plataforma, etab.

Orein Gune Birtuala

Gure online prestakuntza plataforma: izaera proaktiboa, malgua eta soziala oinarrian.

Espazio honetan prestakuntza zuzena eta eraginkorra sustatzen ditugu, pertsonak ikaskuntza prozesuaren erdigunean jarriz.

Plataformara joan