hizkuntza kudeaketa

Euskara eremu sozioekonomikoan

Sektore ezberdinetan euskara sustatzea da gure helburu nagusietako bat.

Enpresan hizkuntza aniztasuna eta horren kudeaketa negozio aukera bihurtzen ditugu, baita erakundearen barneko kohesioa sendotzen lagundu ere.

Euskara lan hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza izateko prozesuaren fase guztietan laguntzen dugu bezeroa, aholkularitza, prestakuntza eta laguntza teknikoa eskainiz.

Helburu arrakastatsuak lortzeko diseinua egiten dugu. Bezeroaren bidelagun izanda lortu ditugu emaitza onenak garatu ditugun ehunka proiektuetan: estrategia haren neurrira eta harekin bat zehazten dugu, gure jakituria gehituz, eta proiektua pertsonekin bat eginez bideratzen dugu. Ondorioa hauxe da: proiektu sendo eta eredugarri bat; bezeroari, pertsona eta profesional legez, balio gehigarria ematen diona.

Erakundeetarako Planak

Hizkuntzen kudeaketa enpresa nahiz erakundea hobetzen laguntzen duen giltzarritako bat da.

Joan

Merkataritza planak

Merkataritzak eta Ostalaritzak jendartean duten eragin zuzenak sektore estrategiko bihurtzen ditu hizkuntzaren normalizazio prozesuan.

Joan

Itzulpengintza

Itzuli bakarrik ez, Artezeko itzultzaile taldeak testuak erredaktatu eta sortu ere egiten ditugu, beharren arabera.

Joan

Trebakuntza saioak

Pertsonetan oinarritutako prestakuntza saioak eskaintzen ditugu, neurrira egindakoak eta bakoitzaren helburu eta erritmora egokituak.

Joan