Eragin linguistikoaren ebaluazioa

Eragin linguistikoaren ebaluazioa

ELE. Hirigintza eta euskara: Eragin linguistikoaren ebaluazioa

Hirigintza proiektuak hizkuntzaren presentzian eta erabilera izan dezakeen inpaktua neurtzen dugu.

ELE tresnaren lehendabiziko pilotajea Artezek egin zuen.

Helburu nagusia da lurralde-eremu jakin bateko (auzo, herri, hiri, eskualde) proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikusi, identifikatu eta ebaluatzea, eta euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eraginez gero, horiek murrizteko eta aurrea hartzeko neurriak hartzea ere bai.

Ezaugarri batzuk:

  • Estatistika datuak eta ikerketa kualitatiboak
  • Herritarren parte-hartzea eta ordezkaritza
  • Gizarte hirigintza
  • Gastu publikoa eta inbertsioa
  • Ebaluazioa eta jarraipena