Itzulpengintza

Itzulpengintza

Testuen diseinu eta kudeaketa

Itzuli bakarrik ez, Artezeko itzultzaile taldeak testuak erredaktatu eta sortu ere egiten ditu, beharren arabera. Esaterako, inprimakiak moldatzen ditugu ulergarriak eta betetzeko errazak izateko: informazioa garrantziaren arabera antolatu, laburtu eta hartzailearentzat ulergarriago jarri.

Sormena itzulpenetan

Egoera askotan itzulpena ez da nahikoa, edo ez da egokiena. Publizitate edo komunikazio arloko leloak eta testuak itzuli edo egokitzeko sormena ere behar da, eta itzulpenaz harago doa askotan gure lana.

Malgutasun osoa eskaintzen dugu. Edozein testu itzuli, egokitu, zuzendu edo sortu beharra baduzu, jo gugana eta azaldu zure beharrizanak zeintzuk diren.

Euskara eta gaztelaniazko itzulpenetan espezializatuta gaude, baina beste hainbat hizkuntzarekin ere lan egiten dugu.

  • Euskara
  • Gaztelania
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Katalana
  • Galegoa
  • Errumaniera
  • Txinera
  • Arabiera
  • Alemana
  • ...