Merkataritza planak

Merkataritza planak

Merkataritzak eta Ostalaritzak jendartean duten eragin zuzenak sektore estrategiko bihurtzen ditu hizkuntzaren normalizazio prozesuan.

Artezen herri zein hirietako merkataritza sektorea euskalduntzen aditu eta arituak gara. Sektoreko eragileekin elkarlanean, zuzenean edo zeharka merkataritzarekin zerikusia duten entitateekin sareak eraikitzen ditugu.

Merkatari elkarte eta federazioak, GATC zentroak eta bezeroak elkarreraginean jartzen ditugu helburua adostu eta norabide berean bidea egiteko.

Saltokietako erakusleihoak, erosketa tiketak, produktuen etiketak, bezero-saltzaile harremanak, salmenta prozesuak eta beste hainbat elementuren bidez sektorearen berrikuntza sustatzen dugu. Berrikuntza eta hizkuntza kudeaketa uztartzen ditugu.