Trebakuntza saioak
Trebakuntza saioak
Pertsonetan oinarritutako prestakuntza saioak eskaintzen ditugu, neurrira egindakoak, eta bakoitzaren helburu eta erritmora egokituak. Ikasleak ikaskuntza prozesuaren parte aktibo bilakatzen ditugu.

Euskara eskolak
Aurrez aurreko zein on-line metodologiaren bidez, material propioa erabilita edo bezeroak eskatzen duen eskola material bereziarekin. Erritmo eta maila ezberdinetan ikasi ahal izateko eskaintza daukagu.
Helduen euskalduntzean hainbat urteko esperientzia dugu. Lantokian bertan eta enpresa bakoitzaren beharretara egokituta ematen ditugu klaseak: euskara maila (A1etik C2ra), ordutegia, maiztasuna, ikasgaietako edukiak…
Berariazko prestakuntza
Bezero bakoitzari egokitutako hainbat ikastaro berezi sortu eta ematen ditugu. Softwarea euskaraz erabiltzen ikasteko ikastaroetatik hasita, langile euskaldunek beraien lana euskaraz egin ahal izateko ikastaro trinkoetara, edo euskaldunek beraien hizkuntza portaeren inguruan hausnartzeko saioetara.
