Gune honetan lanean euskara erabiltzeko laguntza baliabideak aurkituko dituzu, pilula formatuan. Egunerokotasunean aplikatzeko hizkuntzaren idatzizko erabilerarekin lotutako arau eta gomendioak jasotzen dira: datak nola idatzi, agurrak, zenbakiak, etab.
Atal bakoitzean azaldutako edukia ulertzen eta barneratzen laguntzeko, ariketa batzuk ere aurkituko dituzu, ikusitakoa praktikan jar dezazun.
Horrez gain, bestelako laguntza-tresna osagarriak ere izango dituzu eskuragarri: itzultzaileak, hiztegiak eta ereduak, besteak beste.