Orri honetan, BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) proiektuaren barruan sortutako pilula digital batzuk dituzu eskuragarri.
Pilulon helburua da baliabide teknikoak eskaintzea kirolarekin zuzeneko lotura duten pertsonei, euskaraz jarduteko aukera izan dezaten.
Pilulek atal teoriko bat izango dute lehenengo; ondoren, teoria praktikan jartzeko ariketa batzuk izango dituzte.
Hasieran, kirol arloko hizkera landuko dugu; ondoren, ariketa batzuk egingo ditugu.
En esta página ponemos a vuestra disposición una serie de píldoras digitales creadas dentro del proyecto BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz).
El objetivo de las píldoras es dotar de recursos técnicos a aquellas personas que tienen contacto directo con el deporte, para que puedan llevar a cabo su actividad en euskera.
Las píldoras se componen de un primer apartado teórico, seguido de una serie de ejercicios para ponerlo en práctica.
En primer lugar, trabajaremos el lenguaje deportivo; después, llevaremos a cabo unos ejercicios.
Zuzendaritzari dagokio kirol-erakunde baten barruko gertakarien gaineko erantzukizuna, legezko ondorioetarako. Horrez gain, jarraibideak ezartzen ditu erakundean lan egiten dutenak gidatzeko.
Harreman zuzena dute kirolariekin, eta entrenamendu nahiz lehiaketen ardura dute.
Seme-alabak gidatu, lagundu, hezi eta babesteaz gain, gurasoek edo legezko tutoreek funtsezko eginkizuna dute kirol arloan. Izan ere, garrantzi handikoa da haiek konplizitatea erakustea eta laguntza ematea entrenatzaileak, bereziki, eta kirol-erakundeak, oro har, ezarritako jarraibideetan.