Berrikuntza eta Euskara

Artezek berezkoak ditu berrikuntza eta euskara

Artezeko berrikuntza lan-taldean hainbat proiektu sortu ditugu eta horietako asko jendartearentzat ere baliagarri izan daitezen sareratu ditugu.

Proiektu hauek eskaera bidez eta berrikuntza arlotik garatzen ditugu: ikastaro bereziak, ikus-entzunezkoak, laguntza webguneak, aplikazio mugikorrak, kudeaketa programak, etab.

Proiektu berezituak

Beren-beregi sortu eta neurrira egindako proiektuak garatzen ditugu. Diziplinarteko lan-taldeen bidez jorratutako proiektuak izaten dira (hizkuntza, soziologia eta arkitekturarekin lotutakoak; kirola, psikologia eta hizkuntza ohitura aldaketak…).

Kirola eta euskara: JokaTU

Kirolean euskara sustatzeko proiektua. 

Herri, eskualde edota ikuspegi zabalago batetik, kirol eragile ezberdinekin  aplikatzen dugun sentsibilizazio eta konpromisoak lantzeko metodologia da JokaTU, bakoitzak bere esparruan euskara sustatzea helburu duena.

Esperientziak partekatu, kontzientzia hartu eta helburuak finkatzen laguntzen dugu, eta ondoren bidea egiten lagundu.

Joan

Herritarrak eta euskara: BidaiaTU

Herritar heldu ez euskaldunak euskarara erakartzea edo/eta euskaraz bizi nahi dutenentzako oztopo ez izateko kontzientzia hartzea helburu duen proiektua.

Zer lantzen dugu?

  • Hausnarketa bideratzea eta sentsibilizazioa: xede taldea euskararen parte bihurtu, euskara prestigiatu. Enpatia eta asertibitatea, motibazioa, beldurrak, aurreiritziak bezalako gaiak landu, euskararen normalizazioan izan dezaketen garrantziaz jabetu arazi…
  • Datuak/ekarpenak jasotzea: euskarara ez gerturatzeko ezagutzen ez ditugun arrazoiak detektatzea, gainerakoak sentsibilizatzeko adibide/arrazoiak biltzea, esperientziak jasotzea, sentitzen dituzten oztopoak identifikatzea, euskararekiko duten jarrera/ikuspegia aldatzen lagundu dezaketen gaiak identifikatzea …

Aplikazio eta web guneak

Jendarte zein erakundeen zerbitzura jarritako aplikazio eta laguntza web guneak garatzen ditugu.

solasTU app

Euskararen erabilera areagotzea helburu duen aplikazioa da, euskaraz hitz egin nahi duten pertsonen arteko topaketak ahalbidetzeko diseinatua.

Joan

Saskia app

Sakelakoetarako eta tabletetarako erosketetako zerrendak euskaraz egiten laguntzeko aplikazioa. Google play-tik deskargatu dezakezu.

Joan

Herrizki app

Hizkera lantzeko aplikazioa da, Busturialdekoa hain zuzen ere. Herri hizkera joko desberdinen bidez lantzen da. Herrizki.eus web gunean edota Google play-tik deskargatu dezakezu.

Joan

euskaraplanak.net

Euskara planak kudeatzeko beren-beregi sortutako web aplikazioa da. Aplikazio honek planaren atal guztiak kudeatzeko aukera ematen du: helburuen betetze-maila, ikastaroak, eginiko itzulpenak eta planaren beste hainbat atal.

Pilula digitalak

Euskaraz sortutako eduki digital laburrak eta zehatzak. Prestakuntza/sentsibilizazio prozesua errazteko asmoarekin diseinatuak, parte-hartzaileek nahi duten lekutik eta nahi duten unean ikusi ditzaketen edukiak direlarik.

aritu.eu

Euskaraz aritu nahi duenarentzat Artezek garatutako laguntza gunea da. Hizkuntza portaera aldatu edo moldatu nahi baduzu aritu.eu-n trebatu zaitezke.

Hamaika dok

Gune honetan topatuko dituzu euskaraz bizitzeko hainbat baliabide: dokumentuak, horiek sortzeko gomendioak edo laguntza-fitxak, euskararen inguruko kontu interesgarriak eta beste hainbat.

Hiztegia.net

Interneten dauden euskarazko hiztegiak batzen dira webgune honetan. Euskara-gaztelania bilatzaileaz gain kontsultarako 180 hiztegi baino gehiagorako sarbidea: sinonimoak, herriz-herrikoak, entziklopediak, gaikakoak eta beste hainbat.

euskaldunongida.net

Zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna duten profesionalak azaltzen diren gunea. 31.400 profesional, merkatari, enpresa eta erakunde euskaldunen izen eta helbidez osaturiko gida.

Ikus-entzunezkoak

Eremu ezberdinetan euskara sustatzea helburu duten proiektuen ikus-entzunezkoak burutzen ditugu.