BIKEE programan sortutako Eskola Kirolerako Dekalogo hau printzipio eta arau multzo bat da; Bizkaiko Eskola Kirolean hizkuntzaren erabilera arautzen duten funtsezko puntuak laburbiltzen dituen dokumentua.
Dokumentu honen helburua da eskola kirolean jarduten duten eragile desberdinen portaera eta ekintzak gidatzea.
1/ Gutxienez ele bietan agertzea irudi korporatiboarekin lotutako elementu guztiak (euskara lehenetsita).
2/ Megafoniako mezu guztiak gutxienez ele bietan ematea (euskara lehenetsita).
3/ Idatzizko mezu guztiak gutxienez ele bietan ematea (euskara lehenetsita).
4/ Kirol-koordinatzailea ondo moldatzea elebietan.
5/ Entrenatzaile elebidunak hautatzea.
6/ Entrenatzaile elebidunek haurrei beti euskaraz hitz egitea.
7/ Entrenatzaileek elkarrekin euskaraz hitz egitea haurren aurrean.
8/ Adin txikieneko umeen taldeetan euskaraz ondoen moldatzen diren entrenatzaileak jartzea.
9/ Epaile elebidunak izendatzea partidetarako.
10/ Epaileek haurrei euskaraz egitea.