Lehiaketa-unea kirolarien zein kirol-taldearen momenturik garrantzitsuenetariko bat izaten da. Bertan erakusten dira taldearen edo kirolariaren alderdi esanguratsuenak: besteak beste, gaitasun teknikoak, gaitasun fisikoak, eta nortasuna eta balioak. Era berean, jokalariek kirol-elkartearen «filosofia» erakusten dute, egoteko eta jokatzeko moduaren bidez.
Hizkuntza ere kirol-taldeen edo jokalarien ezaugarri garrantzitsua da; kirolari eta entrenatzaileek euskara erabiltzen badute, errazagoa izango da jarraitzaileek ere euskara erabiltzea lehiaketa edo partidetan.