Oso garrantzitsua da kanpora begirako komunikazio guztietan euskarari presentzia ematea, kirol-entitate gisa, gure jarraitzaile, familia zein herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea dagokigulako. Horregatik, komunikazio guztiak ele bietan egon beharko dira gutxienez: kartelak, gutun zein komunikatu ofizialak, webguneko informazioa, inskripzio-inprimakiak, antolatutako ekimenak, lehiaketei buruzko informazioa, etab.
Aipatutako komunikazio-euskarri eta -eremu guztietan euskara erabiltzen dela bermatzeko, oso lagungarria da irizpide batzuk zehaztu eta entitateko arduradun zein eragile guztiei jakinaraztea. Irizpide horietan jasoko da nola kudeatu behar diren hizkuntzak hainbat eremutan.