Kirol-talde bateko entrenatzaileak kirolarien familiekin komunikatzeko espazio birtuala sortu du, eta agur-mezua bidaltzera doa.
Elkarrizketa euskara hutsean hasi du, eta gainera, klubaren filosofia zein den adierazi du eta familiak ere euskaraz aritzera animatu ditu. Eta euskal hiztunak ez direnentzat laguntza-baliabideak eskaini ditu, instalatu daitezkeen itzultzaile automatikoak, besteak beste.
Guraso eta familien erantzunak jasotzen hasi da, eta euskarak presentzia handiagoa hartu du.