Maria igeriketan lehiatzen da aspaldidanik. Normalean, emozio positiboak sentitzen ditu entrenatzen eta lehiatzen denean, gogobetetzeari eta baikortasunari dagokienez.
Hala ere, joan den larunbateko lehiaketan gauzak ez ziren ondo joan, eta bukatzean emozio desatseginak sentitu zituen: tristura egoeragatik eta haserrea bere buruarekin, egin ohi ez dituen akatsak egiteagatik. Emozio horiek sentsazio desatsegin bat eragin zioten, eta horrek hurrengo entrenamendura arte iraun zion.
Sentsazio desatsegin horren ondorioz, lehiaketaren ondorengo egunetan, Mariak energia gutxiago sentitzen zuen, eta ohi baino pentsamendu negatibo gehiago izan zituen.